MURO DE PIEDRA antzezlana egongo da azaroaren 6tik 23ra, ostegunetik igandera, Pabellon 6en. Antzezlana oroitzapen baten historia da. “Pasaje Begoña”, Torremolinoseko kalezulo txiki batetako oroitzapen ahaztua. Errepresio frankistan askatasunean bizi zitekeen kokalekua.
Muntaia kolektibo honek gogoeta bat ere planteatzen du: Nork du jabetza handiagoa istorio batetan, hura bizi duenak ala kontatzen duenak?Eta gaur egungo joera erreakzionarioen gorakada salatzen saiatzen da, LGTBIAQ+ kolektiboaren aurrean.