Prest da Errekaldeko V. Zirku Jaialdia

uriola.eus 2014ko mai. 7a, 13:14
Urtero bezala ospatuko da Zirkualde Errekaldeko V. Zirku Jaialdia maiatza-uztaila bitartean. Emanaldiok Errekaldeko plazan leku izango dute.

Maiatzaren 30ean, barikuan, 19:00etan Cía Dikothomia Euskal Herriko zirkuak Spazi O… ikuskizuna egingo du. Gero, 20:00etan Hermanos Inconfundibles Andaluziako zirkuak Qué raro, ¿verdad? emanaldia aurkeztuko du. 

Maiatzaren 31n, zapatuan, 18:00etan Shakti Olaizola Euskal Herriko zirkoa izango da eta Irakurtzen saioa eskainiko du. 19:00etan Ortzi Euskal Herriko zirkoak Ilusioa emanaldia aurrera eramango du. Ondoren, 20:00etan Maintomano Gaztela eta Leon eta Frantziako zirkoak Ekilibuá ikuskizuna egingo du.

Ekainaren 1ean, domekan, El Gran Rufus Euskal Herriko zirkuak Al fin y al cabo, una nueva forma de vida erakutsiko du. Ostean, 19:00etan Circortito Euskal Herriko zirkuak DESpistaDOS saioa egingo du.

Bestetik, maiatzaren 31n eta ekainaren 8an Pintxo Zirko Lehiaketa izango da Rekalde Bihotzean elkartearen eskutik. Informazio gehiago hemen