Datorren zapatuan, ekainak 7, Gazteleku elkarteak ospatuko du I. Zentzuzko Kontsumo Azoka Errekalde plazan. Gazteleku Errekaldeko komunitate garapen elkartea da eta egitarau oparoa prestatu du astebururako kontsumo modu berriak eta bidezko merkataritza lantzeko, besteak beste. 11:30etatik aurrera hainbat ekintza aurrera eramango dituzte, azoka, tailerrak eta kalejira, hurrenez hurren. Halaber, makina bat hitzaldik bide izango du eguerdian zehar, merkatu soziala, energía berriztagarriak, desazkundea eta hiri baratzak eta nekazaritza ekologikoak hizpide izango dutenak, hain zuzen.
Txikiengan kontzientzia sortuz
Helduentzako ezezik, haurrentzako programa ere aurkeztu dute, txikitatik eta pausoz pauso umeei kontsumo zentzuduna zer den irakasteko. Horrela, tailerrez aparte, gaztelu puzgarriak eta ipuin kontalari jardueretan parte hartzeko parada ezinhobea izango dute.