Euskaraz bizi eguna ospatuko dute gaur Errekaldeko jaietan

uriola.eus 2014ko uzt. 2a, 09:34

Errekaldeko jaiak azken txanpari begira jarri dira. Hala ere, jai giroa nagusi da auzoan eta gaur, euskaraz bizi egunaz gozatzeko aukera izango dute festetara gerturatzen diren lagunek.

Uztailak 2, asteazkena

11:30. Umeen parkea.
11:30. Birziklatutako musika tresnen tailerra.
15:00. Herri bazkaria plazan, Euskarri konpartsarekin. Hi, euskaldun hori, hator gurekin bazkaltzera! Bazkalostea musikaz… girotuta!
17:00. Umeentzako eskulanak eta globofexia. Salou, Txinbo eta Red White Lions tabernen eskutik. (Osasun etxearen aurrean).
18:00. VII. Futboleko jardunaldi teknikoak Iturrigorri Futbol taldearekin.
18:30. IX. Kale antzerkiaren topaketak. Shakti Olaizolaren `Irakurriz´ ikuskizuna.
18:30. I. Futbolin Txapelketa Sol y Luna Tabernan.
19:00 - 21:00. Liburu Truke Jai Batzordearen txosnan.
19:00. Marokoar pastak eta tea dastatzeko aukera! Abdulen eskutik.
19:30. XXIV. Futbito txapelketa. Final erdiak.
19:30. Bertso poteoa Euskarri konpartsaren eskutik. Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue izango dira bertsolariak.
19:30. Burritoak dastatzeko aukera Onki Xinen.
20:30. Euskal Erromeria `Erdizka lauetan´ taldearekin.
21:00. Bilbainadak `Porque nos gusta cantar´ taldearekin, Lauko eta Peña Le mona tabernetan.