Gazte Egunaren txanda Errekaldeko jaietan

Asteburuaren atarian, Errekaldek jaietan murgilduta jarraitzen du. Gaurkoan, Gazte Eguna ospatuko dute eta besteak beste, gazte olinpiadak, herri bazkaria eta Gazte Asanbladaren ekitaldia egongo dira.

Uztailak 3, osteguna

11:30. Umeentzako parkea.
11:30. Ur guda jendetsua Gazte Asanbladaren eskutik.
11:30. Futbol eskola Itugarpe taldearekin.
13:30. Akerjenbe batukadarekin kalejira auzoan zehar.
15:00. Gazte Asanbladak antolatutako herri bazkaria.
17:30. Jokuak eta xaboi txirrista autopistapean.
18:00. Gazte olinpiadak.
18:00. Motor txikien lasterketa Itamar tabernaren eskutik, Osasun Etxearen aurrean.
18:30. IV. Futbolin txapelketa Obalisko tabernan.
18:30. I. Futbolin txapelketa Sol y Luna tabernan.
19:00. Barraskilo lasterketa (txirrindulaz) Gazte Lekuren eskutik.
19:00-21:00. Liburu Trukea Jai Batzordearen txosnan.
20:00. Gazte Asanbladak antolatutako afaria.
20:00. `Urretxindorra´ Abesbatzarekin triki-poteoa.
20:00. Pintxo potea 2 eurotan, Jai Batzordearen txosnan.
22:00. Gazte Asanbladaren ekitaldia eta kontzertua.