Errekaldeko jaiak, "urte osoko lanaren leherketa"

uriola.eus 2014ko uzt. 4a, 11:02
Hiru egun baino ez zaizkie geratzen aurtengo Errekaldeko jaiei. Orain artekoaren balantzea egiteko eta datorrena aurreratzeko Errekaldera bertaratu zen atzo -osteguna- URIOLA.

 

Gauez ez ezik egunez dagoen eskaintzagatik eta giroagatik dira Errekaldeko jaiak "jai herrikoiak". Ahalegin handia egiten dute Errekaldeko Jai Batzordeko kideek eguneko egitaraua lantzen. Eta lanak fruitua ematen du. Unai Pampin eta Iratxe Artola batzordekideen esanetan auzoko jaietan "parte-hartzea handia izaten da", eta aurten ere horrela izan da.

Azken hiru egunetarako "sorpresa politak" iragarri dituzte, bai atzorako -osteguna- bai larunbaterako -uztailak 5-. Sopresa horiek Kukutza gaztetxearekin zerikusia dute. Iratxeren esanetan Errekaldeko auzotarren "oroimenean" Kukutza "oso bizirik" dago oraindik. Irailean hiru urte beteko dira Kukutza eraitsi zela eta zabalik dauden eta aurrea begira etortzekoak diren auzibideen gastuak ordaindu ahal izateko afaria antolatu dute, "dirua biltzeko". Utzi ditu, bai, oinordekoak Errekalden Kukutzak, besteak beste, "egun Gazte Asanbalda potentea dago" auzoan.

Urte osoan hainbat ekintza egiteko aukera ematen diete auzoko jaiek auzoko elkarteei eta, era berean, urte osoko lana erakusteko erakusleiho dira jaiak. "Lanaren leherketa da", dio Iratxek. Lan "itzela", dio Unaik. "Zailtasun asko" baitaude jaien antolaketa eta prestaketaren atzean. Tartean dago, esaterako, auzoarekin "gogor" jokatzen duen Udala. Baina jaiak heltzean lanak "merezi duela",  "balio duela" azaltzen dute pozez.

Uztailak 4 ostirala - Elkartasun Eguna

11:30 UMEENTZAKO PARKEA.
15:00 HERRI BAZKARIA plazan Txoriak taldearekin.
16:00 ”BINGO TXOUU” interbentzioa. SUDURKERIAK SORKUNTZA TALDEA. Txoriaren eskutik.
18:30 I. FUTBOLIN TXAPELKETA Sol y Luna Tabernan.
19:00 VII. FUTBOLEKO JARDUNALDITEKNIKOAK. Iturrigorri Futbol taldearekin.
19.00 IX. KALE ANTZERKIA TOPAKETAK: El Sainete taldea. The Cabaret antzezlana.
19:00-21:00 LIBURU TRUKE Jai Batzordearen Txosnan.
19:00 VII. FUTBOL JARDUNALDI TEKNIKOEN amaiera (azkaria etaopariak izango dira).
19:30 XXIV. FUTBITO TXAPELKETA, 3. eta 4. postuak.
20:00 TXAPELA JAURTIKETA.
20:30 XXIV. FUTBITO TXAPELKETA, FINALA.
20:30 INDARRA Taldea Jamoneria Bellotan.
22:00 DANTZALDIA, “HAI TZA MA” taldearekin plazan.
24:00 Kalejira auzoan zehar Txoriak taldearekin.

Uztailak 5 larunbata

11:00 MARMITAKO TXAPELKETA. Itugarpen izena eman.
12.30 XXXIV. TIRABIKE TXAPELKETA.
17:00 FUTBOLIN TXAPELKETA PLAZAN. Onki Xinen eskutik.
18:30 I. FUTBOLIN TXAPELKETA Sol y Luna Tabernan.
19:00-21:00 LIBURU TRUKEA Jai Batzordearen Txosnan.
22:00 KONTZERTUAK Plazan: 1. “KASHBAD”. - 2. “GOVERNORS”. 3. “ZEA MAYS”.

 

Errekaldeko jaiak 2014