Kirol eta Jolas Tradizionalen Azoka egongo da larunbatean Errekalden

uriola.eus 2014ko ira. 25a, 09:05

Larunbatean, irailak 27, Errekalde auzoak kirol eta jolas tradizionalen azoka hartuko du. Egitasmoaren bidez, besteak beste, auzoaren historia ezagutu, kirol argazkiak ikusi eta jarduera zein jolas tradizionaletan parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Errekaldeko Kirol eta Jolas Tradizionalen Merkatua Bilbao Ekintzak bultzatutako Bilbao Urban Markets proiektuaren barruan sartzen da. Bertan, kirol eta joko tradizionalen inguruko hiri-merkatuaz gain, kirol ekintzak, erakusketak, musika eta animazioa ere eskainiko ditu. Errekaldeko Merkatarien Elkartearen eta auzoko 10 ostalaritza-establezimenduren babesa izango du ekitaldiak.