Gaur, arratsaldeko 19:30ean Kafkaren aulkia ikuskizuna aurkeztuko dute Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Pello Ramirez eta Goizalde Landabasok Errekaldeko Udaltegian. Euskarazko poesia errezitaldia egingo dute olerkiak, musika eta bertsoak fusionatuz. Sarrera librea izango da.
Urriaren 17an, itzuliko da Errekaldeko Udaltegira, ATX Teatroarekin eta Arren Ganbara eta Emeen Sotoa (euskaraz) matxismoaren salaketarekin. Azken emanaldia urriaren 31n izango da, Las Pituister taldearen El maravilloso mundo de las otras crisis lanarekin.
KULTURalde - EGITARAUA
URRIAK 16, OSTEGUNA
19:30ean. Poesia errezitaldia euskaraz.“Kafkaren aulkia (Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Pello Ramirez eta Goizalde Landabaso).
URRIAK 17, OSTIRALA
19:30ean. Antzerkia euskaraz. Arren Ganbara eta Emeen Sotoa (ATX TEATROA).
URRIAK 23, OSTEGUNA
19:30ean. Musika. KLEN JAZZ PROJECT.
URRIAK 30, OSTEGUNA
19:30ean. Antzerkia. El maravilloso mundo de las otras crisis (LAS PITUISTER).
Informazio gehiago www.kulturabarrutik.net web gunean.