18:00etan helduko dira Errekaldeko plazara Olentzero eta Mari Domingi saku bete opari eta ikatz dakartela. Ez dira plazan geratuko, ez, kalez kale ibiliko dira kalejiran auzotarrak agurtzen.
19:00etan txalaparta, gaztainak, sagardoa banatuko dute plazan jai batzordeko kideek bertaratzen direnen artean.