Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu duen eta abenduan zehar jende guztiari zuzendutako 135 ikuskizun eta jarduerez osatuta dagoen Kultur Gabonak programaren barruan, ekainean Zirkualde Zirku jaialdia jasotzen duen Errekaldeko barrutiak Pirinioetako Zirkua programa jasoko du. Programa horren barruan, Pirinioetako Zirkua Mugaz gaindiko proiektu europarraren finantzaketa jaso duten euskal konpainien ikuskizunak jasoko dira hilaren amaierara arte.
Ikuskizunak Cia El Sainete, Imaginaciones NAI, Shakti Olaizola eta Endika Salazar konpainiek eskainiko dituzte Errekaldeko Udaltegian, eta sarrera librea izango da.
Horrez gain, kalean ere ikuskizun bat eskainiko da, gaurkoa, abenduak 29, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Errekaldeko plazan, The Funes Troup taldearekin.
Ikuskizunen artean, zirku garaikide berriaren barruan sartzen diren lanak, malabareak, kontorsionismoa eta musika sartzen dira, 50 minutu inguruko iraupena dute, eta ezaugarri nagusia umorearen presentzia eta ikus-entzule guztiei zuzenduta daudela da.
Egitaraua
Abenduak 29
17:30 “FUNES VAN”
THE FUNES TROUP
Errekaldeko Plaza
Abenduak 30
19:30 “IRAKURRIZ”
SHAKTI OLAIZOLA
Errekaldeko Udaltegia
Abenduak 30
20:00 “NINTZENA”
ENDIKA SALAZAR
Errekaldeko Udaltegia