Ume eta gurasoek Errekalden hitzordua

uriola.eus 2015ko mar. 4a, 09:22

11. 'Ikusi eta Ikasi' egitasmoaren baitan, gaur, martxoak 4, Errekaldeko Udaltegian sesio bikoitza izango da. Bat guraso erdaldunei zuzendua eta bestea ipuin-gosez dauden umeei.

Gaur, martxoak 4, Errekaldeko Udaltegian, gurasoentzako hitzaldia eskainiko du 18:00etan Iñaki Eizmendi hezitzaileak. Euskara ez jakitea, seme-alaben eskolako lanetan laguntzeko oztopo izan daitekeela uste duten gurasoei dago zuzendua. Izena emateko: ikusietaikasi.net

Ordu berean eta leku berean, Galder Perez aktore eta gidoigileak ipuin-kontaketa eskainiko du. Ipuin teatralizatu eta parte-hartzaileekin osatutako ikuskizun berria da, natura zaindu eta maitatzearen garrantzia irakasteko aukera ezinhobea.

Bihar, martxoak 5, Bilborock aretoan Monda eta Lironda pailazoek zirku ikuskizuna eskainiko dute. Lirondak oparia egin nahi dio Mondari. Baina hau berezia izango da: ekologikoa, biologikoa... Ondo pasatzeaz gain, kontsumoaren munduaren inguruan hausnartuko dute 18:00etan Bilborockera bertratezen diren umeek.

 

11. Ikusi eta Ikasi

2 eta 8 urte bitarteko umeei eta euren gurasoei zuzendutako kultura zirkutitua da 'Ikusi eta Ikasi'. Guztira, 51 ekintza izango ditu. "Oso egitarau trinkoa eta intentsitate handikoa" izango dituela aurreratu du Euskaltzaleen Topaguneko Aritza Escandon programatzaileak.

Aurtengo apostu "garrantzitsua" Jolasen Txokoari "buelta batzuk ematea izan da". Horrela Jolasen Txokoan haurrek eta gurasoek elkarrekin olgetan egiteko tailer ugari izango dituzte aukeran. 18 tailer guztira. Txoko hau "klasiko" bihurtu da Escandonen arabera, eta "kristoren tamaina hartu du".

"Beharra ere badelako", guraso erdaldunentzako sentsibilizazio tailerrak eskaintzen jarraituko du 11. edizioan ere Ikusi eta Ikasik.

Programa urtarrilaren 19an hasi zen eta martxoaren 26an bukatuko da. Nobedade gisa, aurten izen ematea internet bidez egingo da (http://ikusietaikasi.net/tailerrak/). Aisialdia, kultura eta hezkuntza uztartuko dituzten 30 jarduera baino gehiago garatuko dira hurrengo leku hauetan: Begoñako, Deustuko, Basurtuko, Errekaldeko eta Kastañoseko Udaltegietan, Indautxuko Karmen eta Bilborock Aretoetan, eta Tiboli eta Zamakola eskoletan.

 

ikusietaikasi.net

[2015/01/15] Aritza Escandon: "Ikusi eta Ikasik oso egitarau trinkoa eta intentsitate handikoa eskainiko du"

[2015/01/15] 11. 'Ikusi eta ikasi' programak musikoterapia eskainiko du berrikuntza gisa