'Otsoen gaua' antolatu dute maiatzaren 16an Etxarri gaztetxean

uriola.eus 2015ko mai. 4a, 13:07

Komantxe konpartsak 'Otsoen gaua' antolatu du maiatzaren 16an Errekaldeko Etxarri gaztetxean. Egun osoko egitaraua prestatu du ikastaro, bazkari edota kontzertuak, besteak beste. 

Egitaraua

- 12:00. Autogestio ikastaroak (soldatze eta auto mekanika tailerra).

- 15:00. Herri bazkaria (borondatea)

- Bazkalostean, Mozal Legearen inguruko solasaldia.

- 18:30. Yinkana okupa.

- 22:00. Kontzertuak 3 euroren truke: Bilbomatiks, La Jodedera eta Urko Gonzalez & The Funky Console.