Elkartasun Eguna ospatuko dute gaur Errekaldeko jaietan

uriola.eus 2015ko uzt. 3a, 08:51
Argazkiak: Rakel Goñi Lakar

Ostiralean, ekainak 26, eman zieten hasiera Errekaldeko jaiei eta geroztik, festa giro ezin hobean murgildu da auzoa. Gaur, uztailak 3, Elkartasun Eguna antolatu dute eta besteak beste, umeentzako jolasak, herri bazkaria, kale antzerkia, batukada edota dantzaldia egongo dira.

Egitaraua

 

Uztailak 3, osteguna 'Elkartasun eguna'

- 11:30. Umeentzako parkea.

- 11:30. Umeentzako jolasak Bizparken eskutik. Zaku lasterketa eta antzinako jolasak: twister, zapiarena, trukemea, ur puxikak, puzzle erraldoia...

- 15:00. Herri bazkaria Txoriak konpartsarekin.

- 18:30. X. Kale Antzerki Topaketak. Trotamundos konpainia, Historia de un baul antzezlana.

- 19:00. Liburu trukaketa jai batzordearen txosnan.

- 19:00. VIII Futbol jardunaldi teknikoen amaiera Iturriren eskutik. Askaria egongo da.

- 19:30. XXIV. Futbito Txapelketa. 3. eta 4. postuak.

- 19:30. Zaparrada batukada Txoriaken eskutik.

- 20:30. XXIV. Futbito Txapelketako finala.

- 21:30. Indarra taldea Jamoneria La Bellota tabernan.

- 22:45. Dantzaldia Sukar taldearekin.

- 24:00. XXV. kalejira auzoan zehar Txoriakek antolatuta.

Uztailak 4, larunbata

- 11:00. Marmitako txapelketa. Itugarperen txosnan izena ematea.

- 11:00-21:00. Tailerra eta azoka txikia Felinos Bilbao animaliak babesteko elkartearen eskutik.

- 12:30. XXXV. Tirabike txapelketa.

- 17:00. II. Futbolin txapelketa Onki Xin elkartearekin.

- 19:00. Liburu trukaketa jai batzordearen txosnan Onki Xinen eskutik.

- 19:30. Txapela jaurtiketa lehiaketa futbito zelaian Irrikalderen eskutik.

- 22:00. Kontzertuak: Errekaldeko I. Rock lehiaketaren talde irabazlea, Undecimo Mandamiento, Gatillazo.

Uztailak 5, igandea

- 10:00. Calva txapelketa.

- 11:00. Gargantua Lanegiaren eskutik.

- 11:00. Sukalki txapelketa Zohardiaren eskutik.

- 11:00-21:00. Tailerra eta azoka txikia Felinos Bilbao animaliak babesteko elkarteak antolatuta.

- 12:00. Argazki lehiaketaren erakusketa eta sari banaketa.

- 12:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira Ondalan taldearekin.

- 13:00. Aurresku txapelketa Arraizperen eskutik.

- 16:30. Gargantua Lanegiaren eskutik.

- 18:00. Godaleta txapelketa Lagun Artean tabernan.

- 18:00. Herri kirolen erakuskestaldia: Inaxio Perurena harrijasotzailea; iparraldeko herri kirolak: lasto jaurtiketa, lasto altxaketa, ingude altxaketa, aizkorarekin ebaketa  bertikala Australiar erara, 2,5 m inguru enbor baten ebaki horizontala.

- 19:30. Los 5 Bilbainos taldearen emanaldia.

- 22:00. Jaien azken traka.