Errekaldeko San Silvetre lasterketarako izen-ematea zabalik dago

uriola.eus 2015ko aza. 9a, 18:03

Urteko azken eguneko kirol hitzordua, ohi bezala, Errekalde auzoan dute korrikalariek. San Silvestre lasterketan. Izen-ematea zabalik dago eta aurten ere Runedia plataformaren bitartez egin daiteke. 

Abenduaren 31n, 16:30ean abiatuko dira korrikalariak Errekalden zehar ia zortzi kilometroko luzera (7.910m) duen ibilbidea osatzera. 

Lasterketako antolatzaile den Errekaldeko Korrikazaleak kirol elkartea hasita dago jada lehen izen-emateak biltzen Runedia plataforman. Abenduaren 26ra arte eman daiteke izena, eta 23:59 direnean amaituko da epea. Zortzi euroko kostua du izen-emateak. Dortsalak soberan geratuz gero, Korrikazaleak kirol elkarteak abenduaren 28, 29 eta 30ean aurrez aurreko izen-ematea zabalduko du. Dortsala 15 eurotan eskuratu ahalko da egun horietan. 

Izen-ematea: https://www.runedia.com/inscripcio/20153626/

 

San Silvestre Txikia

Txikiek aurre hartuko diete nagusiei. Abenduaren 31an goizean egingo dute korrika 16 urtetik beherakoek. Errekaldeko plazan dute hitzordua. Izen-ematea doakoa bada ere, derrigorra da. Abenduaren 26ra arte online egitea dago: www.txikis.sansilvestrebilbao.com

 

sansilvestrebilbao.com

@sansilvestreBIO

Sociedad Deportiva Korrikazaleak 
Errekaldeko plaza 3 - 48002 Bilbo
Telefonoa: 944 348 808 
Emaila: info@sansilvestrebilbao.com