Gaur, azaroak 18, asteazkena, 07:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Diaz Enparanza Doktorearen kalean, Biarritz eta Villabaso kaleen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte eta garajeetarako sarrerak baimenduko dira. Ordezko ibilbideak Novia Salcedo eta Villabasotik egingo dira.
Zirkulazio etenaldia, hormigoia punpatzeko lanek eragingo dute.
Bestalde, gaur arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Betolaza auzoko 76. zenbakitik 128ra.
Udal sareko ur-hartune bat konpontzeko kenduko da ura.