Inauteriak 2016

Errekalde inauterietan murgilduko da bihar

uriola.eus 2016ko otsailaren 5a

Ohikoa denez, Bilboko aratusteekin batera, Errekaldek auzoko inauteriak ospatuko ditu otsailaren 6an. Hala, Errekalde Bihotzean eta Errekaldeko Jai Batzordeak egitaraua oparoa prestatu dute; auzotar, bilbotar zein beste edozein norbanakori zuzenduta.

Bihar, otsailak 6, ospatuko dituzte 2016ko Errekaldeko aratusteak. Eguerdiko 12:00etan abiatuko da festa haurren mozorro lehiaketarekin eta puzgarriekin.

Aldiz, 19:30ean, helduen mozorro lehiaketa izango da eta bukatzeko, 21:00etan diskofesta.

Hona hemen egitaraua: