Emanaldi solidarioa Ur Partzuergoan 'Korrika hasi zen gizona' dokumentalarekin

uriola.eus 2016ko mar. 16a, 06:15

Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak Ibon Cormenzana protagonista duen 'Korrika hasi zen gizona' dokumentala aurkeztuko du Bilbon. Ur Patzuergoaren ekarpena Afrikako herrialdean putzu bat eraikitzeko erabiliko da, eta horrek 40 pertsonaren bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetuko du. 

Etiopiako gune pobreenetakoa den Muketurin edateko uren putzuak eraikitzea helburu duen gizarte-proiekturako funtsa lortzeko egin da emitituko den dokumentala. Proiekzioa amaitu ondoren, hitzaldia egingo da, eta munduko erronkarik gogorrenetarikoari buruzko era guztietako bitxikerien berri emango da. Protagonistek ametsen bila joateko beharrari, kirolak eskaintzen dituen balio positiboei eta jardueraren botere transformatzaileari buruz hitz egingo dute; izan ere, 1.000 euroko balioa duen ur-putzu bakar batekin, 40 pertsonaren bizi-kalitatea hobetu dezakegu guk guztiok.

Bilboko Kirol klubarekin lankidetzan, dokumentala gaur proiektatuko da, 19:30ean, klubak Rekalde Zumarkalean daukan egoitzako lehen solairuko Gizarte Aretoan. El hombre que empezo a correr korrika egiteko zaletasuna zuen pertsona baten gainditze eta ametsen istorio erreala da; bere buruari ez ezik, geuri ere egiten digu erronka, helburu soziala lortzeko. Izerdia eta ahalegina gehien behar dutenentzako edateko uren putzu bilakatzen dira.

'Korrika hasi zen gizona'

Lanaren protagonista Arcadia Motion Pictures enpresako Ibon Cormenzana da, Blancanieves edota No llores, vuela (Claudia Llosa, 2014) filmen ekoizlea, alegia. Behinola, korrika egiten hasi zen menditik, haratago iritsiko den helmuga batera iristeko; beste pertsona batzuei bizitza-kalitatea hobetzen laguntzea da xedea.

Horrela hasi zuen Ibon Cormenzanak lasterketa hunkigarria; gaur egunera arte, 120 putzu eraikitzeko balio izan du lasterketa horrek, hainbat familiak hain beharrezkoa eta oinarrizkoa den edateko ura eskuragarri izan dezaten. Ekimen honi esker eraikitzen den putzu bakoitzarekin, lau familiak edateko ura edukitzeko, ortu propioa lantzeko, elikadura hobetzeko eta, hortaz, bizitza-kalitatea hobetzeko aukera dute.