Badator Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren IV. edizioa

uriola.eus 2016ko api. 4a, 08:00
'Chochos, el musical'

Apirilaren 8tik 29ra arteko ostiraletan, Errekaldeko IV. Umorezko Antzerki Erakustaldiaren baitan, auzoko Udaltegian hainbat obraz gozatzeko aukera izango dute interesatuek. Programaren baitan dauden antzerki emanaldiek 19:30ean izango dute hasiera. 

Aurtengo programak bertako zein estatuko artisten umorezko saioak eskainiko ditu. Honetaz gain, antolatzaileek iragarri bezala, apirilaren 18an, astelehena, umorezko film laburren hautaketa bat proiektatuko dute.

 

Egitaraua

Apirilaren 8an, ostirala: 'Chochos, el musical' Lady Castro eta Esther Gimenoren eskutik

Apirilaren 15ean, ostirala: 'Macho-maris' Hipo y Condrias antzerkilarien eskutik

Apirilaren 18an, astelehena, Zinebikluben eskutik:

  • 'Amor de mono' Paulo Mosca/ Abel Sanchez (Espainia)
  • 'Descarte's world' Joseba Gardeazabal / Juan Viadas (Euskal Herria)
  • 'Edmond' Nina Gantz (Bretainia Handia)
  • 'Sous les soutanes' Michel Zarazir (Libano)
  • 'Viaje a pies' Kris Cembe (Euskal Herria)
  • 'Fiesta de pijamas' David Pantaleon (Espainia)

Apirilaren 22an, ostirala: 'Zer duzu Amy?' Oh my good konpainiaren eskutik

Apirilaren 29an, ostirala: 'Cuando perdí la cabeza' Ignacio Andreo antzerkilariaren eskutik