Debekuen gainetik, Amnistia Egunak aurrera egin du Errekalden

uriola.eus 2016ko api. 4a, 16:27
http://amnistiaaskatasuna.blogspot.com.es/

2.000 pertsona inguru bildu ziren lehengo larunbatean, Amnistia eta Askatasunaren aldeko mugimenduak deitutako manisfestazioan Errekalden, egun osoko egitarauaren baitan. Bilboko Udalak Pablo Haselen kontzertua debekatzeko agindua eman arren, kontzertuek aurrera egin zuten inongo oztoporik gabe. 

Lehengo larunbatean, Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak 'Amnistia eguna' ospatu zuen Errekalden egun osoan zehar. Deialdia 11:00etan hasi zen Errekalde Auzoko Etxarri gaztetxean. Egun osoko egitarauarekin, bazkarian 100 pertsona inguru bildu ziren, beranduago egin zen manifestazioan 2.000 pertsona inguru elkarretaratu zirelarik 'Amnistia eta Askatasuna' lelopean. Egunarekin bukatzeko, gauean kontzertuak egon ziren Habemus Papam, Vomitando Desperdizios taldea eta Pablo Hasel raperoaren eskutik. 

Honen harira, lehengo astean EAEko Estatuko Espainoleko delegatua, Carlos Urquijok kontzertu guztiak debekatzeko eskatu zion Audientzia Nazionalari. Adierazi zuenez, "banda terrorista baten parte diren elkarte ilegalizatuek ez daukate inongo eskubiderik ezer antolatzeko, eta are gutxiago Pablo Hasel bezalako rapero baten kontzertua prestatzeko". Dena den, Pablo Haselek "oztopo guztien gainetik aurrera egitea" erabaki zuen eta kontzertu guztiak gozatzeko aukera izan zuten gazteek inongo arazorik gabe. 

Bestalde, mugimenduak Errekalden ospatatutakoaren harira, manifestu idatzi bat argitaratu du euren web orrialdean, bertan, mugimenduko sei kide Audientzia Nazional espainolera deklaratzera deitu dituztela gogoratu nahi izan du, "iragan abuztuan errepresaliatu politikoak euren bizitzaren onena eman duten militante eskuzabalak direla" esateagatik. Bestalde, euren helburua finko mantendu dute, "amnistia izanik helburua, ez da lan samurra aurretik gelditzen zaiguna eta aukera hau aprobetxatuko dugu azpimarratzeko guztion indarra beharrezkoa dela eta antolakuntza eta borrokaren bidean".