Udalak espediente zigortzailea ezarriko dio Etxarri Gaztetxeari

uriola.eus 2016ko api. 5a, 09:45

Joan den astean, Bilboko Udalak 'Amnistia Egunaren' baitan Errekaldeko Etxarri Gaztetxean antolatu zen Pablo Hasel raperoaren kontzertua debekatzeko agindua eman zuen, dena den, kontzertuek aurrera egin zuten. Horren aurrean, Udalak isuna jarriko dio Errekaldeko gaztetxeari "lokalak horretarako baldintzak betetzen ez dituelako".  

Lehengo larunbatean, apirilaren 2an, Askatasuna eta Amnistia mugimenduak 'Amnistia Eguna' antolatu zuen Errekalden. Egun osoko egitarauarekin, hainbat jende bildu zen gehien bat arratsaldean egindako manifestazioan. Iluntzean hasi ziren Habemus Papam, Vomitando Desperdizios eta Pablo Haselen kontzertuak, aurretiaz Bilboko Udalak eskatuta debekatuta zeudenak. 

Ohar baten bidez jakinarazi zituen Udalak Errekaldeko gazteak, kontzertuak egitea debekatuta zegoela, haien esanetan,"lokalak horretarako baldintzak betetzen ez dituelako". Gazteek ostera, aurrera egin zuten ospakizuna aurrera eramanez. Honekin, datozen egunetan Udaltzaingoek egindako txostena aztertu eta espediente-zigortzailearen baitan dagoen isunaren diru kopurua zehaztuko dute. 

Bestalde, aipatzekoa da EAEko Estatuko Espainoleko delegatua, Carlos Urquijok kontzertu guztiak debekatzeko eskatu izana Audientzia Nazionalari. Adierazi zuenez, "banda terrorista baten parte diren elkarte ilegalizatuek ez daukate inongo eskubiderik ezer antolatzeko, eta are gutxiago Pablo Hasel bezalako rapero baten kontzertua prestatzeko". Dena den, Pablo Haselek "oztopo guztien gainetik aurrera egitea" erabaki zuen eta kontzertu guztiak gozatzeko aukera izan zuten gazteek inongo arazorik gabe.