Azken txanpan sartu dira Errekaldeko jaiak

uriola.eus 2016ko uzt. 1a, 08:00

Sarai Lizarraldek irabazi du aurtengo kartel lehiaketa eta beraz, bere lanak iragarriko ditu ekainaren 24tik uztailaren 4ra ospatuko diren auzoko jaiak. Urtero bezala, egitarau benetan zabala eskaintzen dute. Dagoeneko jaien azken asteburua heldu da baina ahala ere, lau egun geratzen dira aurretik. 

Egitaraua

Uztailak 1, ostirala. Elkartasun eguna

- 11:30. Puzgarriak.

- 11:30. Bizipark.

- 12:00. Adin guztiei zuzendutako mahai-tenis txapelketa.

- 15:00. Herri bazkaria.

- 19:00. Liburuen trukaketa.

- 19:00. Zaparrada txaranga auzoan zehar.

- 19:00. XI. Kale Antzerkiaren topaketak: 'Parafoso' antzezlana.

- 19:00. Txaranga auzoan zehar.

- 19:15. IX. Futbol jardunaldi teknikoen amaiera. Umeentzako askaria egongo da.

- 19:30. XXIV. Futbito txapelketa 3. eta 4. postuak.

- 20:30. XXIV. Futbito txapelketako finala.

- 22:45. Kresala taldearen kontzertua.

- 00:00. Ernai eta Txoriak taldearekin kalejira.

- 00:30. suzko zezena.

Uztailak 2, larunbata. Gazteen eguna

- 11:00. Eskupilota autopistapeko frontoian.

- 11:00. Marmitako txapelketa.

- 11:00-21:00. Azoka.

- 12:30. XXXVI. Tirabike txapelketa.

- 18:00. Gazte olinpiadak.

- 19:00. Liburuen trukaketa.

- 19:00. Txalainak taldearen kontzertua Luna tabernan.

- 19:30. Txaranga auzoan zehar.

- 19:30. Txapela jaurtiketa txapelketa futbito zelaian.

- 20:00. Fabe de Fukarekin poteoa tabernaz taberna.

- 20:30. I. Pikante txapelketa Tranbia tabernan.

- 22:00. Habeas Corpus, El Ultimo Ke Zierre eta Skakeitan taldeen kontzertua.

Uztailak 3, igandea

- 10:00. VII. Buruzoil txapelketa Gaztelondon. 

- 11:00-21:00. Azoka.

- 11:00. Sukalki txapelketa.

- 12:00. Ondalaneko buruhandi eta erraldoien kalejira.

- 12:00. Argazki lehiaketaren erakusketa eta sari banaketa.

- 13:00. Aurresku txapelketa.

- 18:00. Herri kirolen erakustaldia.

- 21:00. Norte Flamencoren musika emanaldia

- 23:00. DJ.

Uztailak 4, astelehena

- 11:30. Puzgarriak.

- 15:00. Jaien amaierako bazkaria (helduek 5€ eta umeek 3€).

- 17:00. Igel txapelketa.

- 18:00. IV. Godaleta txapelketaLagun Artean tabernan.

- 18:30. BMX eta Roller erakusketa futbito zelaian.

- 19:30. Los 5 Bilbainos taldearen musika emanaldia.

- 22:00. Azken traka eta suzko zezena. 

 

www.facebook.com/errekatartalo