Errekaldeko udal kiroldegiko tenis pista egokitu dute

uriola.eus 2016ko uzt. 8a, 09:00

Zoladura hobetu dute kanpoko lau kantxetan eta estalkia jarri 3. eta 4. pistetan. Gainera, squash-kantxa nagusiko jolasgunearen zorua eta hormak eraldatu dituzte.

Udalak Bilbao Kirolak udal entitateak kudeatzen duen Errekaldeko udal kiroldegiko lau tenis-kantxetako zoladura eta 3. eta 4. pistetako estalkia eraldatu ditu.

Obra hauen bidez ekipamendua isolatu dute eta squash-kantxa nagusiko jolasgunearen zorua eta hormak eraldatu dituzte. Erabiltzaileek erosotasun handiagoa izango dute instalazioetan eta tenisean aritzean.

Inbertsioetarako aurrekontua 168.248,21 eurokoa izan da.