Jai Batzordekideak "autogestioan sinestu" eta "berau babestu eta defendatzen" duela diote taldekideek, "hori baita gure funtzionamendu eredua, eta hori ere bada Etxarri gaztetxearena".
Errekaldeko Jai Batzordeko taldeak "bigarren aldiz" jarduerak antolatzeko material barik geratu dira atzo goizean Etxarri gaztetxearen hutsaraztean Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Errekatartalo erraldoia (jaietako ikurra), musika ekipoa, susko zezena... eraman zituztelako.
Oharraren amaieran, Etxarri gaztetxeko kideei elkartasuna helarazi diete: "Ozenki adierazi oraingoan ere Udala, PNV buru, Kukutzako desalojoan egin zuen bezala gezurretan ari dela".
Gazteleku, Onki Xin elkartea, Eskaut, Arraizpe dantza taldea, Zohardia elkartea, Txoriak elkartea, Euskarri elkartea, Etxarri Gaztetxea, S.D. Iturrigorri eta Irrikalde elkarteak osatzen dute Errekaldeko Jai Batzordea.
[2016-11-30] Ertzaintzak Errekaldeko Etxarri gaztetxea utzarazi du