Arratoiak hiltzeko kanpaina egingo dute Errekalden

uriola.eus 2016ko abenduaren 19a

Udalak jakitera eman duenez, azaroa eta abendua bitartean, arratoiak hiltzeko udazkeneko kanpaina egingo dute Bilboko barruti guztietan.

7. barrutian, Errekalden, arratoiak hiltzeko lanak; hilaren 20an, 21ean, 22an eta 23an egingo dira Ametzola, Iralabarri, Errekaldeberri-Larraskitu, Uretamendi eta Iturrigorri Peñascalen.