Autopistaren arriskua salatu dute Errekalden

uriola.eus 2017ko ots. 6a, 07:26

Argazkiak: facebook.com/AutopistaErrekaldetikKanpora

Dozenaka auzotar manifestatu dira Errekaldeko plazan Autopista kanpora goiburupean joan den astean autopistatik Gordoniz kalera hesi akustiko bat jausi ostean. "Autopista eta arriskua sinonimoak" direla salatu dute, eta erakundeei eskatu diete "biaduktua kentzeko emandako hitza bete dezatela". 

"Autopista kanpora" zioten kartel, banderola eta pankartarekin protestaldia burutu dute igande eguerdian Errekaldeko 50 bat lagunek. Auzotarrekin batera parte hartu dute protestaldian EH Bilduko eta Udalberriko zinegotziek. 

Joan den ostiralean autopistatik plaka bat erori zela jakitera eman dute. Gordoniz kalera, motor baten gainera, hain zuzen ere. "Zorionez, inor ez zen zauritu", adierazi dute auzotarrek. Autopistaren azpian bizitzea "arriskuan bizitzea" dela salatu dute, beste behin. Arduratuta daude egunerokoan jasaten duten egoeragatik eta erakundeen utzikeriagatik: "Noiz arte arriskuan bizi? Autopista kanpora atoan", oihukatu dute ozen autopista azpitik. "Ez dugu amorerik emango munstroa desagertu arte. Instituzioek pertsonok gauzarik garrantzitsuena garela erakuts dezatela". 

 

Argazkiak: facebook.com/AutopistaErrekaldetikKanpora