Zea Mays taldearen lan berria 'Zea Mays 20 urte'

uriola.eus 2017ko aza. 28a, 10:34

Zea Mays taldeko kideak lagunekin

Bilboko Errekalde auzoan 1997. urtean bildu zirenetik 20 urte pasa dira. Hori ospatzeko, lan berri bat aurkeztu dute Zea Mays 20 urte izenekoa. Bertan, lagunekin egindako abestiak dira protagonistak.

Zea Mays taldeak lan berri bat aurkeztu du eta dagoeneko dendetan salgai aurkitu daiteke. Oraingoan, beraien 20. urteurrena ospatzeko, epe honetan egindako lanen bertsioak dakarte. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin egindako kantak, Doctor Deseo taldekoko Francis Diezek, Esne Beltza taldeak edota Las Tea Party Dj-ak lan berrian parte hartzen dute.

Lan berri hau disko berri batek eta DVD batek osatzen dute. Diskoa taldearen lagunek egindako bertsioak osatzen dute eta Erremixak da bere izena. Esne Beltza, Las Tea Party, Mamba Beta... eta beste talde askok parte hartzen dute lanean. Zea Maysen betiko abestiak hartu eta bere erara edo musika motara moldatu dituzte.

DVDan, berriz, Kafe Antzokian emandako kontzertuaren bideoa egongo da. 2015. urteko abenduan egindako kontzertu horretan beste musikarien laguntza izan zuten. Horrez gain, beste talde batzuen kantak abestu zituzten. DVD honetan kontrakoa aurkitu dezakegu, Zea Mays taldeak besteen abestiak moldatzen dituzte eta.

Abesti horietan, talde horietako partaideak agertzen dira. Doctor Deseoko Francis Abrazame abestian, PiLT taldeko Xanpe Hil da Jainkoa abestian, edota Sorkun taldeko Gorka. Horrez gain, Eukadiko Orkestra Sinfonikoarekin egindako hiru kantak lan honen barruak kokatu dituzte.