Indarkeria sexista

Peñaskal bidean emakume bati egindako erasoa salatzeko deia egin dute

uriola.eus 2018ko mar. 13a, 11:08

Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du bere bikoteari eraso sexista egiteagatik. Gaur, hilak 13, auzotarrek erasoa salatu eta emakumeari elkartasuna adieraziko diote. 

Joan den igande iluntzean Peñaskal bideko etxebizitza baten barruan erasotu zuen gizonak bere bikotea. Udaltzaingoa bertaratu eta gizona atxilotu zuen. 

Bilboko Udalak irmotasun osoz gaitzetsi du eraso matxista, talde politiko guztiek babestu duten adierazpen instituzional baten bidez. 

Gaur, hilak 13, 19:30ean Errekaldeko plazan elkarretaratzea egingo dute, Erasorik ez, erantzunik gabe lelopean. Zutitzen emakumeen elkarteak, Errekalde Berriz Auzo Elkarteak eta Auzoko Elkarte Mugimenduak egin dute deia. 

 

[Bilboko Udalaren adierazpena]