Erantzunik gabe ez uzteko eraso bat bera ere, Zutitzen Errekaldeko Nesken Elkarteak eta Errekalde Berriz Auzo Elkarteak gaur, hilak 14, joan den astean auzoan gertatutako "azken eraso matxista salatzeko" elkarretaratzea deitu dute, 20:00etan Errekaldeko plazan.
Erasoaren inguruko informazio oso gutxi zabaldu da.
Bi gizonezko atxilotu dituzte genero-indarkeriagatik
Genero-indarkeriaren lehenengo kasua joan den larunbatean goizeko seiak aldera gertatu zen, Otxarkoaga auzoko etxebizitza batean. Ordu horretan Ertzaintzak abisua jaso zuen emakume batek, honen lagun batek eta alaba adingabeak etxeko komunean sartu behar izan zutela esanez, bikotekide ohiarekin eztabaida bat izan ondoren labana batekin mehatxatu zituela eta.
Gero jarritako salaketan adierazi zutenez, liskarrean ari zirela gizonezkoak sukaldeko labana handi bat hartu zuen, eta hiltzeko mehatxuak egin zizkion biktimari. Gainera, komunean itxita zeudela, gizonezkoak ukabilkadak eman zizkion ateari, eta zuloa egin zuen. Behin etxera iritsi zirenean, agenteek arrastatu egin zuten ustezko erasotzailea, 24 urteko gizonezkoa, genero-indarkeriaren delitua eta arma zuri batekin mehatxu egitea leporatuta.
Bigarren gizonezkoa atzo (igandea) goizaldeko ordu bi eta erdiak aldera atxilotu zuten Hurtado de Amezaga kalean. Jakin ahal izan denez, erasoa ostalaritza-establezimendu baten kanpoko aldean gertatu zen, emakumeak bikotekide ohiarekin topo egin zuenean. Handik laster eztabaidan hasi ziren, dirudienez, gizonezkoak emakumeari zor zion diru-kopuru batengatik. Halako batean, gizonezkoak gogor heldu zion bikotekideari eta lurrera bota zuen, eta lurrean arrastaka ibili zuen iraintzen eta mehatxatzen zuen bitartean. Pertsona batzuk iristean gizonezkoak askatu egin zeun biktima, eta Alde Zahar aldera ihes egin zuen. Handik minutu gutxi batzuetara arrastatu zuen Ertzaintzak ustezko erasotzailea, 40 urteko gizonezkoa, genero-indarkeriaren delitu bat leporatuta. Emakumea Basurtuko ospitalera eraman zuten lesioak sendatzera.