“Zirkualde” Zirku Jaialdiaren 9. edizioa asteburu honetan Errekalde auzoan

uriola.eus 2018ko mai. 29a, 09:27

Zirkualde programak, zirkuko diziplinetan espezializatuta dauden baina antzerkiarekin, umorearekin, clown-aren jolasarekin edo akrobaziekin fusioa egiten duten zortzi konpainiaren ikuskizunak eramango ditu Errekaldera, maiatzaren 31tik ekainaren 3ra.

Errekalde auzoak Zirkualde Zirku Jaialdiaren bederatzigarren edizioa jasoko du asteburu honetan. Jaialdiak, zirkuko arteetan espezializatutako zortzi konpainiaren ikuskizunak eramango dituauzoko plazara: lau Euskal Herrikoak izango dira, beste bat Aragoiko, Kataluniako eta Frantziako artistek osatutakoa, eta beste hirurak Gaztela eta Leon, Madril eta Andaluziakoak.

Ekimenaren helburua, gure hiriko kaleak animatzea eta herritarrei kaleko zenbait arte eszeniko mota hurbiltzea da, oraingo honetan, zirkuko arteetan oinarritutako programaren bitartez. Programazioaren barruan, mota askotako ikuskizunak jasotzen dira ikus-entzule guztientzat, zirku tradizionalaren hoberena, akrobaziak, malabarrak edo orekak, kaleko antzerkiarekin, zuzeneko musikarekin, clown lanarekin, umorearekin, dantza akrobatikoarekin edo aireko jolasekin uztartzen dituzten zortzi konpainiaren eskutik.

Jaialdiaren aurrerapen gisa, Errekaldeko Liburutegiak saio berezia jasoko du ostegunean, arratsaldeko 18:00etatik aurreraumeei zuzenduta dagoen eta magia, akrobazia eta sorpresa uztartzen dituen Zirkozaurre Taldearen “Vademekun” ikuskizuna. Saio horretarako sarrera librea izango da, baina beharrezkoa izango da aurretik liburutegian bertan izena ematea.

Egitaraua

MAITZAK 31 
Errekaldeko liburutegia
18:00 ZIRKOZAURRE (Euskadi) Vademekun
Liburutegian izena eman behar da

EKAINAK 1 
Errekaldeko plaza
19:00 CABARET DE MAR A MAR (Aragoi, Katalunia, Frantzia) 
20:00 LANÓRDIKA (Andaluzia) Rojo estándar

EKAINAK 2 
Errekaldeko plaza
19:00 TIRITIRANTES (Gaztela eta Leon) A su servicio en la calle
20:00 AIMAR & CIA (Euskadi) Etxea / Casa / Home
20:45 PASS & COMPANY (Madril) Juguete Roto 3p0

EKAINAK 3 
Errekaldeko plaza
18:00 NIMÚ CIA (Euskadi) Ni Pies Ni Cabeza 
19:00 EL GRAN RUFUS (Euskadi) Pink Impact