Zirku gairaikidea Errekalden

uriola.eus 2018ko abe. 12a, 11:58

Abendu honetan, “Kultur Gabonak” izenburu orokorrarekin, auzoetan programatu diren jardueren barruan, Errekaldeko barrutia zirku garaikidearen erdigune bilakatuko da, ikuskizunak eskainiz Errekaldeko, Iralako eta Uretamendiko udaltegietan.

Errekaldek emango dio hasiera programazioari ostiral honetan, abenduaren 14an, Jean Philippe Atchoum artista eta mago frantsesaren ikus-entzule guztientzako “El Látex King” ikuskizunarekin. Nazioartean ospe handia duen artistak globoak erabiltzen ditu beti bere ikuskizunetan. Globo eskulturagile paregabea da, formatu guztietan, eta etengabe ari da berriztatzen.

Bere sormena ia mugarik gabea da, eta, ondorioz, globoflexiaren munduko erreferentziazko sortzaileetako bat da. Horrela, 90eko hamarkadaren amaieratik, sariak lortu ditu Nazioarteko Magia eta Globoflexia Lehiaketetan. Jean Philippe Atchoum-ek Errekaldeko Udaltegian eskainiko du bere ikuskizuna, 19:30etik aurrera.

Programazio berezi horren barruan 5 urtetik gorako umeentzako tailer bat ere eskainiko da, Trakamatraka taldearen eskutik. Urtarrilaren 2an izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Iralako Udaltegian. Tailerra, mundu berriak aurkitzeko bidaia izango da, birziklapena mundu hoberako bidea dela jabetuz. Horrela, birziklatutako materialak edo etxean egunero izaten ditugunak erabiliz, jardueran parte hartzen duten umeak musika-tresnen eraikuntzan murgilduko dira, baina, aldi berean trebezia, irudimena, ingurumenaren aurreko kontzientzia eta sormena landuz. Jarduera guztiek sarrera librea izango dute, aretoko leku guztiak bete arte.

 

AGENDA

ABENDUAK 14 
19:30 - Errekaldeko Udaltegia
Jean Philippe Atchoum “El Latex King” - 
Ikus-entzule guztientzat

ABENDUAK 20 
19:30 - Errekaldeko Udaltegia
Nando Caneca “WoooW”  
Ikus-entzule guztientzat

ABENDUAK 28 
19:30 - Errekaldeko Udaltegia
Cia. Kicirke “Comediante
Ikus-entzule guztientzat

URTARRILAK 2 
18:00 - Iralako Udaltegia
Trakamatraka 
Musika-tresnen kontzertu/tailerra 
5 urtetik gora

URTARRILAK 3 
18:00 – Errekaldeko Udaltegia
Zirika Zirkus “Ondorengoak
Ikus-entzule guztientzat

URTARRILAK 4 
18:00 - Uretamendiko Udaltegia
Zirika Zirkus “Txarlestrup
Ikus-entzule guztientzat