Rekalde Aretoko erakusleihoan artista gazteen artelan berriak ikusgai

uriola.eus 2019ko urt. 17a, 12:14

Foru Aldundiak sustatu duen Barriek 2019 programa hasteko, Cristina Gutiérrez Meurs artistaren lana izango da lehenengo erakusketako protagonista. Ondoren, Endika Basaguren, Oihane Iraguen, Irati Urrestarazu eta Pau Figueres-ek beren lanak jarriko dituzte ikusgai.

Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuak Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan aurten ikusgai egongo den egitarauaren berri eman du. Espazio hori Recalde zumarkalera begira dagoen erakusketen foru-aretoaren erakusleihoa da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bekak jaso dituzten artisten obretarako leiho ireki bihurtu da orain.

Ostegunean inauguratu da Barriek 2019ren VIII. edizioa. Urtero egiten da programa, eta foru-erakundearen Arte Sorkuntzarako Bekak jaso dituzten sortzaile batzuen lan plastiko eta bisualak erakutsiko dira bertan.

Bost erakusketa:

Jada ikusgai martxoaren 10era arte

CRISTINA GUTIÉRREZ MEURSek [Madril, 1966] "Trapos sucios" aurkeztuko du: instalazioa Rekalde Aretoaren erakusleihoan dago, eta, hain zuzen ere, 2016. urtetik genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeen izenak brodatu dituzte gorbata multzo batean. Erakusketa osoan, bestalde, marrazkien almanaka bat, testu bat horman eta soinua daude.

Martxoaren 12tik maiatzaren 5era

ENDIKA BASAGURENek [Bilbo, 1978] "Memoriaren aztarnak ezabatu" lana aurkeztu du; proposamena zirriborro bat da, haren obraren suntsitzailea, lan berria sortzeko bidea irekiko diona. Proiektua bideoz eta argazkiz osatutako aurreko lanaren zati handi-handi bat suarekin suntsitzean datza. Geratzen diren errautsak eta hondakinak dira antropometriak, autorretratuak, orbanak eta abar garatzeko erabili dituen baliabide bakarrak, eta bere oroitzapenen arabera sortu ditu. Artistaren iritziz, "Ezinezkoa da gure iragana erabat ezabatzea, eta gure oroitzapenak gogora ekarriz errealitateak zentzua hartzen du eta gure nortasun pertsonala berresten dugu".

Maiatzaren 7tik ekainaren 30era

OIHANE IRAGUENek [Bilbo, 1985] soinu-praktikari ekin dio, eta ikus-entzunezko zein eskulturari lotutako euskarriak erabiltzen ditu lagungarri gisa. Entzunez sortu, inprobisatu eta espazioa sortzen da. Soinuak hauxe ekartzen du gogora: espazioan presentzia oso anbiguoa du, eta denborari dagokionez, iragankorra da. Praktika akusmatikoak aurpegirik eta gorputzik gabeko praktikak dira, hau da, bozgorailu, gortina edo pantaila bat; arrotza zaigun hori (ber)aitortzera akuilatzen gaituzten gailu ezagunak eta oihartzunak dira.

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, Ikus-entzunezko Teknikak, Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa eta Arte Hezkuntza masterrak ditu. Doktorea da UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean, Arte eta Teknologia Sailean.

Uztailaren 2tik irailaren 1era arte

IRATI URRESTARAZU [Bilbo, 1989] Txikitan herdoildutako hiltzeak edota hondakinetako adreilu zatiak biltzen nituen, kontrakokotasunak beti erakarri nau, zuk urdina nik berdea. Prozesuak naraman bideetatik egiten dut lan, nahiz eta azken aldian eskulturatik edo objetualizaziotik nabilen, beste diziplinatan ere sostengatzen naiz nire praktika egiterako orduan. Inguruan eta egunerokotasunean topatzen ditudan elementuak erabiltzen ditut lan egiterako orduan.

2014.uretik Okela Sormen Lantegiko fundatailea kidea da, 2019ko bilbaoarteko erresidentzian bekaduna da, 2018. urtean diputazioko produkzio bekak jaso zuen. 2017. urtean getxoarten parte hartu zuen. 

Irailaren 3tik urriaren 20ra

PAU FIGUERESek  [Donostia, 1976] "Donde las patatas, la Coca-cola y la Fanta" izeneko proiektua aurkezten du. Hipermodernitatearen gehiegikerietatik sortu da, nostalgiari besarkada eta aukera bat emateko. Haurtzaroko oroitzapenek orainaldia deseroso egiten dute, negozio forma berriei modu arrotzean begiratzen diete eta turisten kamerek antzematen ez duten imajinario berri batean jartzen dute arreta. Iraganeko objektuen eta orainaldia eraikitzen dutenen arteko nahasketa horretan, ikonokrazia eta souvenir denda bateko produktuak nahigabe iragartzen dituzten elementuak agertzen dira tarteka.

Enpresen Administrazio eta Kudeaketan lizentziatu zen Coventryko Unibertsitatean, (Ingalaterra-1998) baita Arte Ederretan ere Euskal Herriko Unibertsitatean (2011). Gaur egun doktorego-tesia amaitzen ari da: "Postmarca y republicidad. El icono comercial en una acción artística (in)voluntaria o arte yuppi. Nazioko eta nazioarteko hainbat erakusketa egin ditu. Azkena Lisi Hämmerle galerian jarri du ikusgai (Bregenz, Austria): N47º30.042’ E009º44.922’