Goiburu horrek bat egiten du, zuzen-zuzenean, Iralaren historiarekin; keinu egiten die, halaber, ICI proiektuaren jardun-lerro nagusiei: gizarte-kohesioa eta kulturarteko elkarrizketa auzoetan. Jaiaren helburua, lehenbiziko aldiaz geroztik, beti izan da parte-hartzerako eredu barneratzaile bat sustatzea, herritarrentzako irekia, eta prozesuko protagonista batzuen eta besteen arteko egiazko elkarbizitza bat eragingo duena. Talde eragile baten bidez bermatzen da hori; taldea auzoetako era bateko eta besteko baliabide eta pertsonek eratzen dute, eta dibertsitate handia ematen zaio hala antolaketaren eremuari.
Gainera, ogia, jaiaren hari gisa eta egun horretan topo egingo duten kultura batzuk eta besteak kohesionatzeko elementu gisa, funtsezkoa izango da, "Munduko Ogiak" erakutsi eta dastatuko direlarik.
Bihar, zapatua, martxoak 23, goizeko 11:00etatik aurrera, jarduera ugari egongo dira Kirikiño plazan, auzoa eraikitzeko eta herritarren arteko elkarbizitza sustatzeko pentsatuak.
Aurreko aldietan bezala, jaiak honako ardatz hauek izango ditu:
- ELKARTEEN AZOKA: Ferian erakusmahaiak izango dira, Ametzola eta Iralako elkarte, kolektibo eta zerbitzuenak, egin ohi duten lana erakutsiz.
- MUNDUKO OGIAK: Munduko leku bateko eta besteko usadiozko ogiak erakutsi eta eskainiko dira dastatzeko, inguruko herritarrek erreta.
- JARDUERAK ETA LANTEGIAK: Goizean zehar hainbat jarduera gauzatuko dira, hala nola: capoeira erakustaldia, kantarien kontzertuak, euskal dantzak, abesbatzen kontzertuak, irrati emanaldiak tokian bertan (Radio Candela), haurrentzako eta gazteentzako lantegi askotarikoak, usadiozko jolasak eta abar.