Eragin Bilbo mugimenduak Errekaldeko RETA lokalean ekintza burutu zuen larunbatean. Carlos Soberaren maskarak ipinita sartu ziren -apustu etxe baten irudia da aurkezlea-, eta eskuorriak bota zituzten lokalean zehar. Ondoren, ekintzaren bideoa sare sozialetan argitaratu zuten.
Ez da Eragin Bilbok tankera honetako enpresen aurka egindako lehen eklintza. Mugimenduak, gainera, gehiago egiten jarraituko duela adierazi du sare sozialen bidez. Kexu dira, halaber, EAJ eta PSEk osatutako gobernu-taldeak duela hilabete osoko bilkuran aurkeztutako mozioari muzin egin izanaz: Eraginen proposamenak Bilboko auzoetan lokal mota hauek mugatzea zuen helburu.