Errekalde auzoak “Zirkualde” Zirku Jaialdiaren hamargarren edizioa jasoko du asteburu honetan. Jaialdiak, zirkuko arteetan espezializatutako zazpi konpainiaren ikuskizunak eramango ditu auzoko plazara: lau Euskal Herrikoak izango dira, bat Brasilgoa, eta beste bi Aragoikoak eta Andaluziakoak. Programazioaren barruan, mota askotako ikuskizunak jasotzen dira ikus-entzule guztientzat, zirku tradizionalaren hoberena, akrobaziak, malabarrak edo orekak, kaleko antzerkiarekin, zuzeneko musikarekin, clown lanarekin, umorearekin, dantza akrobatikoarekin edo aireko jolasekin uztartuz.
Jaialdiaren aurrerapen gisa, Errekaldeko Liburutegiak saio berezia jasoko du ostegunean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, familia osoari zuzendutako saioarekin, Ana Apika eta zirkuari buruzko “Paperezko zirkua” ipuin-kontalari saioa, umeei zuzenduta batez ere. Saio horretarako sarrera librea izango da, baina beharrezkoa izango da aurretik liburutegian bertan izena ematea.
“Zirkualde”-ren aurtengo edizioa igandean amaituko da, bi euskal talderekin. Imaginaciones “Nai” taldeak Bola bai!, aurkeztuko du, giltzez eta giltzarrapoz betetako bide batetik eramango duen pilota bihurri batek liluratutako pertsonaiaren magiazko munduan murgilduko gaituen ikuskizuna. "Zirkualde”-ko edizio honen amaiera Sarini Zirkoren eskutik etorriko da, 13:00etan eskainiko duen Txoriak Txori ikuskizunarekin. Lengoaia unibertsala, poetikoa eta dibertigarria duen familia osoarentzako lana da. Protagonista hainbat emoziotik dabil, eta umorearekin jolasten da, beti ere, bere bidaia lagun banandu ezina izango den txoritxo batek lagunduta. Quick change-a, aireko begia, bertikalak, hula hoop-ak, eta aiztoen jaurtiketaren bat ere, dira ikuskizun hau janzten duten zirkuko diziplinak.
EGITARAUA / ERREKALDEKO X. ZIRKU JAIALDIA, “ZIRKUALDE”
MAITZAK 30
Errekaldeko liburutegia
18:00 ANA APIKA (Euskadi) Paperezko zirkua
(*) Liburutegian eman behar da izena
MAITZAK 31
Errekaldeko plaza
19:00 GARAZI & CIA (Euskadi) Erraia
20:00 CAPICUA (Aragoi) Koselig
EKAINAK 1
Errekaldeko plaza
19:00 CIRCO DELIRIO (Brasil) Dr. Friky
20:00 VOL’E TEMPS (Andaluzia) DistanS
EKAINAK 2
Errekaldeko plaza
12:00 IMAGINACIONES “NAI” (Euskadi) Bola bai!
13:00 SARINI ZIRKO (Euskadi) Txoriak txori