Liztor-habia Bilboko Pablo Alzola kalean

uriola.eus 2019ko mai. 30a, 13:34

Gaur goizean Liztor-habia sortu da Bilboko Pablo Alzola kalean. Minutuko gutxitan milaka liztor bildu dira eta habia sortu dute kale horretako lehenengo zenbakiaren hirugarren pisuan. Oraindik suhiltzaileak ez dira heldu, beraz, kontu handiz ibili beharra dago.

Liztor-habia sortu da Bilboko Pablo Alzola kalean. Oraindik ez dute argitu kasu hau asiatik etorritako liztorrak direla. Izan ere, Liztor asiarra 2004an heldu zen Europara, Bordeleko portutik, eta denbora honetan hainbat arazo sortu ditu. Liztor asiarrak, lore eta fruta helduaz gain, erleak jaten ditu, bere burua elikatzeko.

Kontuan izan behar da ikustea ez dela erraza; izan ere, nahiko goian egoten dira, lurretik 15 bat metrora. Kasu honetan, adibidez, eraikineko hirugarren pisuan jarri dute beraien habia. Dakigunez, liztor asiarrak ez die pertsonei erasotzen aurretik erasoa ez bada; hortaz, ezinbestekoa da ez zirikatzea.

Jakiteko aurrean duguna liztor asiarra den ala ez intsektuaren tamainari begiratu behar diogu: liztor arrunta baino askoz ere handiagoa da. Larrialdietako zerbitzuak deitu dituzte, habia ken dezaten. Bizkaian Base Gorria arduratzen da honelako kasuetaz baina oraindik ez dira lekura heldu.