Orekaren bila. En busca del equilibrio erakusketa antologikoa da, azken hiru hamarkadetan Mikel Lertxundik garatu duen unibertso plastikoa erakusten duena. Egia esan ez da atzera begirako ohiko erakusketetakoa baina hogeita hamar diren obretan bisitariak artistaren ikerkuntza-linea nagusiak deskubritzen ditu, laurogeiko hamarkadaren hasieran hizkuntza heldua eta identifikatzeko modukoa lortzen duen lehen adibideetatik bere azken piezetaraino, eta horien artean daude berariaz Rekalde Aretorako egin dituenak.
Erakusketaren tituluak, Orekaren bila, Berriatuko eskultoreak etenik gabe burutu duen ikerketa gogorarazten digu, beti oreka bilatzearen aldekoa izan den ibilbidean eta naturako funtsezko elementuetan inspiratuta dagoena: harria, burdina eta egurra ", Lorea Bilbaok azaldu duenaren arabera.
Aldi berean, Mikel Lertxundik aurkeztu berria du, Loraldia Jaialdiaren barruan, Bilboko espazio publikoan Elkarketak izenburua duen ibilbide eskultoriko bat. Martxoaren 23tik apirilaren 23ra Lertxundik tamaina handiko zazpi eskultura instalatu zituen Bizkaiko hiriburuko toki batzuetan. Pieza horietatiko bi Isozaki atean kokatu ziren (Izenbururik gabe, 2008) eta beste bat Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan (Toparri II, 1997-2008); horiek instalatuta mantentzen dira eskultoreak orain Rekalde Aretoan inauguratzen duen Orekaren bilaerakusketarekiko lotura izan daitezen.
Mikel Lertxundik (Berriatua, 1951) erakusketa indibidual asko burutu ditu hala estatu mailan nola nazioartean; horien artean honako hauetako azpimarra daitezke: San Telmo Museokoa (Donostia, 1988), Bonnat Museoa (Bayona, 1989), Orgelfabrik Durlach (Karlsruhe, Alemania, 1993), Lichthof des Alten Rathauses (Pforzheim, Alemania, 1993), Adriana Schmidt Galeria (Kolonia, Alemania, 1998), BBK Aretoa (Bilbo, 2000), En busca del equilibrio (Ziortzako Monasterioa, 2007), Naturaleza y equilibro (ARENATZarte Eskultura Parkea, Gueñes, 2009), Composiciones (Juan Manuel Lumbreras Galeria, Bilbo eta Luis Burgos Galeria, Madril, 2011) eta Perspectiva y escala (Kur galeria, Donostia, 2014).