Droga trafiko delitua egotzita gizonezko bi atxilotu dituzte Errekalden

uriola.eus 2020ko mar. 5a, 12:34

Errekalde auzoko etxebizitza batean 60 urte inguruko bi gizon atxilotu ditu asteartean Bilboko Udaltzaingoak, osasun publikoaren kontrako delitu batengatik. 

Hainbat hilabeteko ikerketaren ostean Gordoniz kaleko etxebizitza batean atxilotu dituzte bi gizonak eta Miribillako egoitzara eraman dituzte. Bi atxilotuez gain beste sei lagun ere identifikatu zituzte, Bilboko Udalak jakitera eman duenez, era bateko eta besteko gaiak kontsumitzen ari zirenak.