"Auzoak zituen ase gabeko beharrei kolektiboki erantzun nahian" okupatu zuten 2014ko udan egun Etxarri Gaztetxea izenez ezaguna den espazioa. 2016ko azaroan Bilboko Udalak gaztetxea ixteko agindua luzatu zuen, espazio horrek "segurtasun-neurriak betetzen ez zituela leporatuta".
2018ko martxoan ordea, gaztetxea "berreskuratzea" lortu zuten bertakoek eta hauen arabera, azken bi urte hauetan geldialdiak eragindako oztopoei aurre egitea lortu dute: egitarau politikoak antolatuz, jende berria batuz eta azpiegitura aldetik espazioa atonduz. Hala eta guztiz ere joan den urriaren hasiera jaso zuten berriz lekua husteko agindua.
Hori dela eta, "indarrak batu, Etxarri Gaztetxea defendatu" lelopean, kontzentrazioa deitu dute ostegunean arratsaldeko 20:00etan Errekaldeko plazan.