IX. Umorezko Antzerkia jaialdia hasiko da otsailaren 5an Bilbon

uriola.eus 2021ko ots. 3a, 13:35

IX. Umorezko Antzerkia jaialdia Errekalde auzoan ospatuko da aurten eta datorren ostiralean, hilak 5, abiatuko da. Lau astetan zehar, ostiralero umorezko bost antzerki eskainiko ditu Errekaldeko udaltegiak.

Jaialdia Idas y venidas lanarekin hasiko da, Las Poderio Varieté Trío taldeak egingo duena arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea izango da, baina aldez aurretik erreserba egin beharko da goizeko 10:00tatik aurrera eta pertsona bakoitzeko soilik bi sarrera eskatzeko baldintzapean.

Hurrengo egunetan Tempus Fugit, Gizaunka, Boxers eta Panoli Kabareta lanak ikusteko aukera egongo da.