Ekainaren 4ean Dikothomia konpainiak [‘e.go] zirku-ikuskizuna aurkeztuko du. Horrekin batera, errealitatearen eta irudimenezko mundu baten artean harrapatuta bizi den ingeles xelebre baten istorioa kontatzen duen Cirkofonic konpainiaren Tea Time ikusteko aukera egongo da.
Ekainaren 5ean, berriz, Alas Circo Teatroren lanbide edo pasio bereko bost bidaideren elkargunea den Ahá! Circo eta Circo Derivaren benetako gertaeretan oinarritutako Ya es tiempo de hablar del amor izango dira.
Jaialdiari amaiera emateko, bi ikuskizun gehiago izango dira igandean, ekainaren 6an. Indartsuak ikuskizuna eskainiko du Circo Chosco konpainiak. Bertan, eszena olinpikoak, malabareak, akrobaziak, indar harrigarriko numeroak eta publikoarekin eskainiko dituzte. Azkenik, Sin Ojana, flamenkoa eta zirkua aztergai dituen ikerketa-lan sakon eta zorrotz baten emaitza Chicharrón Circo Flamencoaren eskutik.