Asteburuan jarraituko dute 'Errekalde Biziz' egitarauarekin

Errekalde Biziz 2021. Argazkia: Errekatartalo Jai Batzordea

Joan den asteburuan ekin zioten Errekaldeko bizilagunek 'Errekalde Biziz' jarduera kulturalez jositako egitarauari. Datozen larunbat eta igandean ere musika eta dantza emanaldiez, antzerkiaz, bertsolaritzaz eta mendi martxa batez gozatzeko aukera izango dute.

Osasun neurri guztiak hartuta eta pandemia garaira egokituta, Errekaldeko Jai Batzordeak ez ditu auzokideak ospakizunik gabe utzi nahi izan. Auzoko jaiak izan ohi diren datetan hainbat ekintza kultural antolatu ditu haur, gazte zien helduentzat. Besteak beste, tailerrak, jolasak, ikuskizunak, bingoa, musika eta dantza emanaldiak, bertsolariak eta mendi martxa prestatu dituzte uztailaren 4ra bitarte.