Sutan 2014 eta 2015 urteen artean sortutako musika talde bilbotarra da. 2019ko urrian 'AB' lehen diska kaleratu zuten eta geroztik ez dira gutxi izan Bilbon eta inguruan emandako kontzertuak.
'Nahiko bizirik' single berria Bilboko Phase estudioan grabatu eta masterizatu dute eta singlearen portada Markel Kerejetak egin du. Datorren uztailaren 15ean Euskalduna Jauregian kontzertua eskainiko du taldeak.