Zortzi urtez hutsik egon den erakina bere egin du antolakunde sozialistak, eta txukundu eta prestatzeko lanak burutu ostean, asteburuan aurkeztu dute espazio berria.
Oinarrizko produktuen biltegia, esaterako, Errekaldeko espazio berrira lekualdatuko dute. Elikagaiak eta behar-beharrezko beste zenbait produktu eskuratzeko zailtasunak dituzten herritarrei horretan laguntzea da proiektu horren helburua. Hortik harago, baina, zentro sozialista "proletalgoaren autodefentsa tresnak indartzeko, antolakuntza gaitasunak irabazteko, formakuntza politikoa sustatzeko eta kultura sozialista garatzeko elkargune" izatea nahiko lukete egitasmoaren bultzatzaileek. Jakinarazi dute lekua herritarrei ezagutzera emateko ate irekiak antolatuko dituztela aurki.
Kontseilu Sozialistak egungo egoerari buruz egindako irakurketan azpimarratu du kapitalismoaren krisiari aurka egin nahian oligarkiak erreforma prozesu bat jarri duela martxan, zeinaren bidez langileriari eraso egiten baitzaio. Bada, proletalgoaren klase independentzia sustatzea oinarri hartuta egin behar zaio kontra, taldearen iritziz, eta zentro sozialista horretarako baliabide izan nahiko lukete, jardun politikoa aurrera eramateko gune gisa.