Bilboko Udalak Zirkualde Zirku-Arteen Jaialdiaren edizio berri bat jarriko du abian irailaren 23tik 25era.
Hiru egunez, XIII. edizioak, Euskadin zirkuko arteei eskainitako ekitaldi bakarra denak, Errekalde plaza izango du eszenatoki nagusi, eta zazpi konpainiak akrobazia, kabaret, malabare, kale antzerki, umore eta akrobazia ikuskizunak partekatuko dituzte publiko guztientzat.
LARUNBATA, IRAILAK 24
- 19:00etan. ALAS CIRCO TEATRO - “3en1”. Izerdia, esfortzua, malkoak, erresistentzia, denborak, aieneak, kon¬antza, estropezuak, eta poz handiak oraindik zailenera iristeko. Ahá! Circo lanbide edo grina bereko bost bidelagun elkartzen diren tokia da. Bidean lagun egiten dieten pertsonengan konfi¬antza izan dezaketela ulertzea da, eta “garelako naiz” esamoldearen froga enpirikoa da. Akrobaziak nonahi, bankinak, bihurrikatzeak, hegaldiak, malabareak eta aireko mugimenduak dira, besteak beste, eszenan beren onena ematera eramango dituzten teknikak.
- 20:00etan. SEÓN - “Infinit”. Eta ezerk ez balu hasierarik edo bukaerarik? Edo, behintzat, ez bagina gai argi eta garbi zehazteko non kokatzen diren? Eta nik laburpen hau idazten dudan bitartean ikuskizuna gertatzen ari bada? Eta irakurtzea ikuskizunaren partea bada, hasi baino minutu batzuk lehenago edo txaloak itzali eta urte batzuk geroago irakurtzen ari zara ere? Infi¬nit, ikuspegi umoretsu eta zientifi¬ko eta ¬filoso¬ko batetik, errealitatearen muga lausoak planteatzen dituen lana da, tesi zentzugabe eta itxuraz ergelarekin, baina oso jarrera adimentsua ezkutatzen duena. Akrobaziekin, dantzarekin eta Washington trapezioarekin batera, zirkuko talentu gazte bi iritsi dira beren teknikarekin itsutzeko eta teoriekin harritzeko prest.