Errekalde barrutiko biztanleek “Bilboko Hegoaldea Bizirik” plataforma aurkeztu dute

uriola.eus 2023ko ots. 14a, 18:53

Bilboko hegoaldeko elkarte desberdinek auzo-plataforma bat osatu dute erakundeetatik jaso duten “abandonu instituzionala” salatzeko. 

Bilboko hegoaldearen parte diren 10 auzoko (Irala, Errekalde, Larraskitu, Uretamendi, Betolaza, Artatzu Goikoa, Artatzu Behekoa, Iturrigorri-Penaskal, Urizar Dorrea, San Adrian) hainbat eragile bildu dira gaur Errekaldeko Udaltegian Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak euren auzoetan izan duten jokabidea eta inbertsio falta kritikatzeko. Helburu horrekin sortu dute “Bilboko Hegoaldea Bizirik” plataforma. Eskaini duten prentsaurrekoan, plataformaren zergatia eta helburuak azaltzeaz gain, arratsaldean 19:30etan bizilagunei zuzendutako aurkezpena egingo dute.

Auzo-elkartea 76 eragile anitzez dago osatuta: pentsiodunen asoziazioak, guraso elkarteak, kirol eta asialdi taldeak… Adierazi dutenez, egoeraren izaera sostengaitzak eraman ditu auzo desberdinetako eragileak batzera. Momentu honetan, Udalarekin duten harremanari dagokionez, auzo-plataforma osatzen dutenak Errekaldeko Barrutiko Kontzeilutik irten dira; hain zuzen ere, bertan, haien iritziz, Udalak proiektuak aurkezten dituen moduan eramaten dituelako aurrera, ez dago herritarrentzat inongo parte-hartzeko aukerarik.

Horregatik guztiagatik, hauek dira beraien eskaeretako batzuk: autopistaren eraistea azkartzea Errekaldeko zonaldean; metroaren laugarren linea eraikitzea (Errekalde-Moyua-Matiko); zonaldeko hezkuntzaren alde ekitea edota osasun-zentroetako osasun-arretaren narriadurari amaiera ematea.

Azkenik, iragarri dutenez, Martxoak 18an manifestazio bat egingo dute euren eskaerak aldarrikatzeko.