2025/12/18 18:00 - 19:00

Txotxongiloak

Kultur Gabonak 2025: MAUMA txontxongiloak URETAMENDI Udaltegian

Kultur Gabonak 2025: MAUMA txontxongiloak URETAMENDI Udaltegian
Uretamendi Udaltegia, Errekalde
Desberdinak gara eta harro gaude

MAUMA txontxongiloek ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 18an, 18:00etan, URETAMENDI Udaltegian. Bi haurrek, Malen eta Peru ikaskideek, ikastolako lan bat egin behar dute elkarrekin, baina ez dira ondo konpontzen, oso desberdinak dira eta ez dira inoiz elkarrengana hurbiltzen, desberdina dena arraroa, arrotza egiten zaie eta ez zaie gustatzen. Irakasleak lana egiteko elkartzeko esan die, Malenek eta Peruk obeditu egiten dute, baina ez zaie ideia batere gustatzen.