Alex Txikonek eta taldeak Behe Kanpalekurainoko trekkingari ekingo deutsie zortzi bat egunez

Erabiltzailearen aurpegia

Askolen dagoz ezpedizinokideak, 3.040 metrotara dagoan Karakorum mendilerroko herrialdean.

Mikel eta Gorka: "Gazteak apostu etxeetatik urruntzeko neurriak hartu behar dira"

Erabiltzailearen aurpegia

Hego Euskal Herrian apostu etxeetan eta jokoetan 2017an 411 milioi euro jokatu ziran, orain dala sei urte baino 5 gehiago. Gaur egun diruz jokatzeko 311 lokal dagoz. Hego Euskal Herrian posturea egiteko makinak eta lokalak dabezan 4 enpresa handi dagoz: RETA, Kirolbet, Garaipen eta Sportium. 2017an 58 milioi euroko irabaziak euki ebezan, orain dala sei urte baino %80 gehiago. Ludopatei tratamendua eta laguntzea emoten deutsen EKINTZA-ALUVIZ alkartera gero ta gazte gehiago hurreratzen dira. Deustuko Unibersidadeak egindako ikerketa baten arabera 12 ...

Txakurren Kirol Obedientziak onurak baino ez dauz sortzen

Erabiltzailearen aurpegia

Txakurren Kirol Obedientzia lantzeko Meñakako Txakurbai alkartean ikastaroak eskeintzen dabez. Soniak eta Anderrek belgiar artzain bi daukiez Lur eta Txiki. Eurakaz lantzen daben entrenamenduaren barri emon deuskue. Metodologia honek onurak baino ez daukazala zehaztu deuskue: ez dabe inoz ezezagun batek eskeintzen deutsena jango, ezta lurrean topetan dabena be, aurretik katu bat pasauta ez deutse jaramonik egingo...

Eñaut Izagirre: "Piriniotako glaziarrak 2050erako desagertu leitekez"

Erabiltzailearen aurpegia

Piriniotan edurraren lodierea 2050ean erdira murriztuko da honek esan gura dau ezagutzen doguzan glaziarrik gehienak desagertuko dirala: Aneton, Posetsen, Madaletan, Vignemalen edo Picos de los Infiernosen dagozanak besteak beste. Tenperaturen igoerak Pirinioei zuzenean eragiten deutsela argi dago ta hori aztertzeko aditu bat konbidau dogu geurera. Eñaut Eizagirre geografoa eta glaziologoa izateagaz batera une honetan BC3 Aldaketa Klimatikoa Aztertzeko Euskal Erakundeko ikertzailea da.

Joxerra Gartzia:"euskereari akademia kutsua kentzeak izan beharko leuke euskera politiken lehentasunetarikoa"

Erabiltzailearen aurpegia

EHU-ko irakasle ohi eta idazleak euskerearen erabilerearen inguruko hausnarketea zabaldu dau HERMES aldizkarian. Euskera erabilgarriaren alde egiten dau, erabilera hori handitu gura bada. Gaur egun gazteak esparru formalean ondo moldatzen dira euskeraz, baina informalean gabezia daukie eta erdarara joten dabe. Batua modu informalean jarduteko modukoa izateko bidea egin behar dala dino, horretarako apustua egin, eta batez be hedabideetatik eta hezkuntza sistematik eragin. 

Euskal Herriko jogurtik onenetarikoak Errigoitin eta Lazkaon

Erabiltzailearen aurpegia

Gure entzuleen artean Errigoitiko Bizkaiganekoek ekoizten dabezan esnekiak sari legez banadu doguz behin baino gehiagotan. Asteon gaurkotasunak Gipuzkoara eroan gaitu izan be Lazkaon dagoan Iztueta Esnekiak etxeak Kataluniako lehiaketa baten jogurtik onenaren zidarrezko dominea jaso dau. Baserrian 35 behi eukita esnearen ziklo osoa aprobetxetan dabe zapore oneko jogurtak sortzeko. Ainitze Sala Insaustik euren lanaren barri emon deusku. 

Larunbatean Bilboko eta Baionako manifestazioetara batzeko dei egin dute, bake integrala lortzea "denon ardura" baita

Erabiltzailearen aurpegia

Bi manifestazioak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, La Casillatik eta Errepublika plazatik. “Elkarbizitzarako ezinbestekoa da ezberdinen batasuna”, adierazi dute Orain Presoak dinamikako kideek.

Bertso berriak, 2019ko urte haseran jarriak

Doinuan: mendian gora haritza

Auzo mailako lehen asanblada

Auzo mailako lehen asanblada

Joan den azaroaren 30ean Elorrieta, San Inazio eta Ibarrekolandako hainbat lagun elkartu ginen gure auzootako problematikak aztertu, informazioa eta iritziak partekatu eta horiei aurre egiteko irtenbideak bilatzeko.

Euskadiko eta Bordeleko ikasleak euskerea eta frantsesa ikasten

Erabiltzailearen aurpegia

Beti da positiboa bakotxak bere apurra egitea euskerea Ipar Euskal Herrian sustatzeko.

EHko Hazien Sarearen arabera bertoko hazien %75 galdu da

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herriko Hazien Sareak azken hamarkadetan galdutako hazi batzuren bariedadeak berreskuratzea lortu dau. Munduan eta baita Euskal Herrian be hainbat bariedade galdu dira azken urteetan, ehuneko 75 inguru. Eta horreek berreskuratzeko lanean dabilz Euskal Herriko Hazien Sareko kideak. "Gure hazien defentsan" leloa aukeratu dabe egiten daben lanerako. Barazki, zereal eta fruta arbolak be berreskuratzen dabilz. Gurean gehien galdu diranei buruz itaunduta, zerealak izan dirala erantzun deusku Diego Mendozak.

EH BILDU, UDALBERRI ETA GOAZEN BILBAO UDAL TALDEEK UDAL GOBERNUARI BILBOBUSEKO GATAZKAN AKTIBOKI INPLIKATZEKO ESKATU DIOTE

Hiru talde politikoek datorren urtarrilaren 31ko udalbatzan eztabaidatuko den mozioa erregistratu dute, gatazkan dauden aldeen artean Mahai bat sortzea exijituz   EH Bildu, Udalberri eta Goazen Bilbao udal taldeek, Udal gobernuari Bilbobusek lan gatazkaren konponbidean aktiboki inplikatzeko eskatzen dion mozioa erregistratu dute, Udala, Kontzesionaria eta Enpresa Komitea partehartzaile izango dituen Mahai negoziatzailea sortuz. EH Bilduko […]

Iruña Veleiako hegoaldeko harresia itxurabarriztauta

Erabiltzailearen aurpegia

Iruña Veleia Arabako ondare historiko aberatsaren altxorretako bat da.

Iruña Veleiako hegoaldeko harresia barriztau egin dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Iruña Veleia Arabako ondare historiko aberatsaren altxorretako bat da.

'Musikarium' ikuskizuna, umeei zuzendutako antzerkia urtarrilaren 13an, Bergaran

Erabiltzailearen aurpegia

Urtarrilaren 13an, Bergarako Seminarixoan estreinauko da ikuskizuna 18:00retan.