'Musik'Haria' diskoa kaleratu dau Naia Robles Arangizek

Erabiltzailearen aurpegia

Euskeraz ez eze, beste lau hizkuntzatan be kantau dau lan barrian.

Bilbok 'Oporrak Bakean' kanpainea babestu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Ume sahararrei harrerea egitea sustatzea da asmoa.

Lekukotzak: Olatz Beldarrain (Hamaikakoa)

Erabiltzailearen aurpegia

Orokorrean euskaraldiaren balorazio positiboa egiten dut. Hartutako konpromisoak bete ditudan arren, esan beharra daukat lehenengo egunetan zaila iruditu zitzaidala, batez ere erderaz egiteko ohitura dudan pertsonekin, eta are gehiago erderaz jarraitzen zutenekin. Halere, erronka polita iruditu zait egunerokotasunean lehenengo hitza … Continue reading

The post Lekukotzak: Olatz Beldarrain (Hamaikakoa) appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Euskaltzaindiaren Hiztegiak 858 sarrera eta azpisarrera barri ditu

Erabiltzailearen aurpegia

Tartean dagoz bokata, sakelako, manifa, txikiteo eta lobby.

Euskal presoen eskubideak defendatzeko aldarri egin dute milaka lagunek Bilbon eta Baionan

Erabiltzailearen aurpegia

85.000 lagun inguru bildu dira larunbatean Bilbon eta Baionako manifestazioetan. Euskal presoen eskubideen defentsan, hitza betetzeko eta ekiteko eskatu diote Frantziako eta Espainiako Gobernuari.

Lekturalia 15- Ikasi Ikasten

Erabiltzailearen aurpegia

 Gorka Aurre Prakagorrikoak gaur guraso eta seme-alaben arteko harremanetan sakondu dau.

Plastiko barik biziten hasteko 10 aholku ezagutu gura dozuz?

Erabiltzailearen aurpegia

Erosketak egiterako orduan edo higienerako produktuak aukeratzerako orduan zer egin beharko genduke? Javier Barriok Bilbon Sin Plastico proiektua martxan jarri ebanetik 4 urte pasau dira eta dagoeneko plastikorik bako ia 600 produktu eskeintzen dabez. Plastikori barik biziten hasteko 10 aholku inguru emon deusku gaur Javierrek. Euskadin 500 plastiko tona kontsumiduten doguz urtean. Izan be plastikoan gaur egun danean dago: supermerkaduko produktu gehienetan, osasunerako produktuetan, garbiketarako produktuetan, etabar luzean. Guk alternatiba batzuk ezagutu doguz. 

Bilboko Udal Etxebizitzen 100 urteko historia erakusketa baten bildu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Zezeilaren 7ra bitartean Bizkaia Aretora joanda Bilboko Udal Etxebizitzei buruzko erakusketa interesgarri bat bisitetako erea izango dogu. Udal Etxebizitzen proiektuak 100 urte bete dauz eta erakusketa honen bitartez mende horretan etxebizitza sozialek izandako bilakaerea ikusi geinke. Erakusketa horren komisarioetariko bat Pilar Saiz Coria geurera ekarri dogu. Bilbon gaur egun 83 biztanleko etxebizitza sozial bat dago eta gehienak alokairuan emoteko eregiten dira, datu horreetaz be berba egin deusku Pilarrek. Erakusketea Bilboko Etxebizitzak tokiko organismo autonomoak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Bizkaiko ...

Jon Iñarritu:"Espainiako aurrekontuez berba egiteko prest gagoz"

Erabiltzailearen aurpegia

EH Bilduko senatariak esan deusku arduraz jokatuko dabela euskal gizartearen interesen alde. Horretarako prest dagoz aurrekontuen ganean berba egiteko. Horretaz, presoen auziaz, Kataluniari buruz eta Andaluziako gobernu akordioaz egin deusku berba. 

Zortziko Txikia irratsaioa zapaturo, lehenengo bertsolari gazteak Kirikiño ikastolakoak

Erabiltzailearen aurpegia

Aurrerantzean, bagilera bitartean, zapaturo "Zortziko txikia" irratsaioa entzungai izango da gure sintonian. Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan eta Bilboko Udalaren laguntzagaz, 20 bat ikastetxetako gaztetxoek beren beregi irratsaiorako landutako bertsoak entzuteko aukerea izango da. 

"Gu ere bertsotan"  proiektuaren barruan kokatzen da bertsolaritzari buruzko irratsaioa. Bertsozale Alkarteak ikas orduetan bertsolaritza lantzeko proiektua da.

Irratian, urtarriletik bagilera grabatu eta emititzen doguz saioak ikastetxeetara bisitak egin eta gero. Zapatuetan eskaintzen diran irratsaioak, gero, urtebetez, webgune honetako audiotekan sareratzen dira.

APPak daukazan mogikorra umeari 14 urtegaz emotea gomendatzen da

Erabiltzailearen aurpegia

Durangon kontsultea daukan Jon Ander Bilbao psikiatreak azaldu deuskunez internetik bako mogikorra 8 urtegaz emon ahal jako baina aplikazinoak daukazana 14 urte bete arte ez emotea komeni da. Telefono mogikorrak 14 urte baino arinago oparitzeak edo emoteak dakarzan arriskuez argibide ugari emon deuskuz psikiatra bizkaitar honek. 

ARGAZKIAK | Milaka lagunek "orain presoak" aldarrikatu dute Bilbon eta Baionan

Erabiltzailearen aurpegia

Beste urte batez, milaka lagun bildu dira Baiona eta Bilbon euskal preso politikoen alde deitutako manifestazioan. Goiburua "Orain Presoak" izan da. Jarraian Bilboko argazkiak Dani Blancoren eskutik.