Okela Sormen Lantegikoak be ez dagoz geldi: Hemen da 'Jarrerak', XII. Artisten Meeting Pointa

Erabiltzailearen aurpegia

Okela, artistek sortutako irabazi asmorik bako espazioa da, Euskal Herriko arte garaikidearen testuingurua aktibau eta artista plastiko eta bisualen arteko hartu-emonak sortzeko asmoz.

Konfiantza berreskuratzen

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Konfiantza berreskuratzen

Etxean Zaragoza menderatu ostean, 'beltzeko gionak' ligan Palau Blaugrana irabazten lehenengoak izan dira (68-76).

Musikea eta olgetea bat eginda Bilbon, Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta EOSen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia

Musika ari du ikuskizunaren emonaldi berezia egingo dabe zapatuan, zezeilak 11, BBK Salan. Ikastetxeentzako emonaldiak be egongo dira, hilaren 10etik 16ra.

Renoir margolari inpresionistearen atzera-begirakoa, Bilboko Arte Eder Museoan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Maiatzaren 15era arte, Pierre-Auguste Renoirrek marraztutako 64 koadro egongo dira ikusgai Renoir: intimitatea izeneko erakusketan.

Esku Alkartuak konpromisodun jente bila

Erabiltzailearen aurpegia

 Asteon kanpainea egiten dabilz "munduak ez dau janari gehiago behar, jente konprometituagoa behar dau" lelopean. Emondako datuaren arabera munduan urtean 1.300 tona janari alperrik galtzen da, zaborretara botaten da. Produkzino, banaketa eta kontsumo arduratsuagoa eta konprometituagoa aldarrikatzen dau Esku Alkartuak-Manos Unidasek. 

Arkaitz Carracedo: "Estaduak minbiziaren aurkako ikerketan %50eko murrizketak eragin dauz"

Erabiltzailearen aurpegia

Joan dan zapatuan minbiziaren aurkako mundu mailako eguna izan zan. Ezagutu doguzan azkeneko datuen arabera Euskal Herrian gaixotasun honen kasuak areagotu egin dira baina, era berean, sendatzen diran kasuen kpuruak gora egin dau. Minbiziaren soka luzeak dakarzan hariak aztertzeko aditu bi euki doguz gaur geugaz, Minbiziaren Aurkako Alkarteko boluntarioen koordinatzailea Oihana Urraza eta CIC-Bioguneko ikertzailea, Arkaitz Carracedo.

Urko:"Gustoko gauzak eta desberdinak egiten nago"

Erabiltzailearen aurpegia

Urko abeslariagaz solasaldian izan gara Bizkaia Irratian. Apurka apurka eszenarioak itxiten dagoala esan deusku eta gustokoak dauazan  gauza eta desberdinak eta gustokoak egiten ditu orain. 

Odol analisi berezi bat nahikoa ze janari komeni jakon bakoitzari jakiteko

Erabiltzailearen aurpegia

AZTIren partaidetzeagaz Italiar ikertzaile talde batek osasuntsu bizitzeko ze janari dan egokia bakoitzarentzat jakin ahal da .
Osasunerako giltzetako bat elikadurea da eta Ainara Mugak Lipigenia enpreseak emon deuskuz azalpenak.
Analisi honi esker pertsoneak jakin leike zer jan behar dauen eta ze proportzinotan
 

Afrikako LGTB eskubideen aldeko borroka gogoan izango du aurtengo Bilboko Zinegoak jaialdiak

Erabiltzailearen aurpegia

Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdiak, zabalkundearen aldeko apustu sendoa egin du hamalaugarren edizioan. Hala, ohiko iraupena bikoiztuko dute –aste bi, bakarraren ordez– Euskal Herriko 32 herritan zehar hilabeteko “bira” abiatu aurretik. 44 proiekzio egingo dituzte horietan.

Ohitureak agintzen dauen lez, Zeanuriko Eleizondo auzoko artea neurtuko dabe domekan

Erabiltzailearen aurpegia

1959tik datorren tradizino hau urtero egiten da, San Balendin egunaren bueltan. Ganera, aurtengo ospakizunean, San Balendinen irudi zaharbarritua erakutsiko da.

Gometxaren bigarren abentura martxoan abian Mullerenean!

Erabiltzailearen aurpegia

Gometxa proiektuaren bigarren abentura abian jarriko dute Janire eta Ane Soldevillak Mullerenean martxotik aurrera. 4-5-6 urteko umeen irudimena eta sormenari bidea emango diote berriz eta hiru gai jorratuko dituzte abendura arte: Lur Magoa, Zurrun-Zurrun (Ametsak) eta Altxor bor-bor. Ipuin baten … Continue reading

The post Gometxaren bigarren abentura martxoan abian Mullerenean! appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

'Orekeak ez dau balio aspaldi jausi zarenean'

Erabiltzailearen aurpegia

Laugarren Kanpalekura (7950 m.) arteko bidea eginda, barriro Beheko Kanpalekuan dagoz ezpedizinokideak aro txarreko boladeari aure egiteko asmoagaz.

Jaurlaritzeak sarean ipini ditu 279 film eta 24 telesailen euskerazko azpitituluak

Erabiltzailearen aurpegia

Norbanakoek zein alkarteek modu librean erabili leikeez azpitituluak, Open Data gunean eskuragarri dagozan artxiboei esker.

Otxarkoagako inauteriak

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Otxarkoagako inauteriak

Aurtengo gaia Filmak-Zinema, zuek Facebooketik aukeratua. 

Manex Agirrek irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa

Erabiltzailearen aurpegia

Indartsu hasi da aurreko edizinoko txapelduna. Langraitzen jokatutako finalaurrekoan 229 puntu lortu zituan Agirrek eta abantaileagaz doa bigarren itzulira.