Hezkuntzarako Bilboko Eleizbarrutiko zerbitzuko zuzendariak bere kargua itxi egingo dau

Erabiltzailearen aurpegia

Txemi Aranburu izan da azken bost urteotan Hezkuntzarako Bilboko Eleizbarrutiko zerbitzuko zuzendarua."Focolares" deitutako mobimentuko kidea da eta alkarteak kurtso honetan emongo deutso amaiera bere Bilboko ibilbideari,berregituratzea dala-eta.Aranaburu Madrilera doa eta Bizkaiko Eleizan eban egitekoa Nerea Begoña eleizbarrutiko ikastetxeetako arduraduna eta Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesiko ordezkaria buru izango dituan aldearen esku geratuko.

Bidoiekin kateatu dira klima aldaketaren aurkako borrokan "Eusko Jaurlaritzaren ekintza falta" kritikatzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Asteazken goizean Bilbon Sukar Horia kolektiboko hainbat ekintzaile bidoiekin kateatu dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Trantsizio ekologikoa orain! leloak kamisetetan idatzita.

Herriko plaza, Egurtek BEM saria

Erabiltzailearen aurpegia

 EGURTEK sariketea BEC-eko Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzearen nazinoarteko Foroaren esparruan ospatzen da. Aurtengo edizinoan, danetara 93 hautagai aurkeztu dira, sei kategoriatan. Eta Mallabiako herriko plazak BEM saria eskuratu dau. Igor Agirre alkatea konbidau dogu Lau Haizetara irratsaiora. 

Jon Bastante: "piperrak eta tomateakaz topera gauz"

Erabiltzailearen aurpegia

Amorebieta-Etxanoko Barria auzoan izan gara, Jon Bastantegaz berbaz. Ortuari eta fruta ekologikoak landatzen ditu eta zuzeneko salmenta egiten dau, otzarak antolatuta gehien bat. Sasoian sasoikoa, piperrak eta tomateak orain nagusi dirala aipatu deusku. Konfinamendu garaian, gainera, bezeroek nabarmen gora egin dabela eurenean be kontatu deusku.

Elias Unzueta:" Garrantzitsua da teknologia garatzeko eta probak egiteko egitasmoak izatea"

Erabiltzailearen aurpegia

Deskarbonizazinorako industria proiektu handi bi aurkeztu dabez Repsol eta Petronorrek. Bilboko portuan edo inguruan kokatuko dira eta horren gainekoak gehiago jakiteko Elias Unzueta Petronorreko Barrikuntza gerenteari dei egin deutsagu. Teknologia barrian garapenerako eta probak egin ahal izateko proiektuak eskuartean izatea etorkizunera begira oso garrantzitsua dala azpimarratu deusku.

Sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik, Bilboko konpartsok ospatu dugu udako solstizioa

Erabiltzailearen aurpegia

  Udako solstizioa dela eta, Bilboko Konpartsok gau magikoa prestatzen ohi dugu ekainaren 23an, San Juan bezperan, Etxebarria parkean. Aurten, inolako aurrekomunikazio barik eta prentsaren bidez, ohiko suteak pizteko udal-debekua jaso dugu Bilboko auzoetako jai-batzordeek eta Bilboko Konpartsok. Udalaren formak gero eta eskasagoak izan arren, konpartsok baliatu dugu egoera familian ospatzeko, haserretzen denbora alperrik xahutu […] Leer más

The post Sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik, Bilboko konpartsok ospatu dugu udako solstizioa appeared first on Bilboko Konpartsak.

Gorka Belaskoren marrazkiak Zallako erakusleihoetan

Erabiltzailearen aurpegia

 Zallako lau dendetako (Ulanga arraindegia, Juantxu harategia, Enkarfruta eta Josuren despensako) erakusleihoek Gorka Belaskoren 60 marrazki hartuko dabez hilaren 26tik aurrera. Egileak esan deuskunez, itxialdian egindako marrazkiak dira. Erosketak egiten urten, eta segurtasun arrazoiengatik egin beharreko iladatan egindako marrazkiak dira, dendatan ikusten ebana. 

 

 

Kulturea eta kirola bultzatzeko laguntzinoak onartu ditu Jaurlaritzeak

Erabiltzailearen aurpegia

Ondare digitala, ikus-entzunezkoak, sorkuntza lantegiak eta kirol lehiaketak dira lau atal nagusiak.

Urmuga, mendiak eta musikea buztartuta

Erabiltzailearen aurpegia

Mendi ibilaldi musikatua garagarrilaren 14tik abuztuaren 1era izango da.

Ekonomia zirkularra, pandemiaren ostean sistema eraldatzeko bidea

Erabiltzailearen aurpegia

 Hori da Rikardo Minguez Gabiñaren ustea. `Enpresari Aplikatutako Ekonomia Zirkularra´ berezko masterraren zuzendariak ekonomia zirkularraren inguruko artikulua idatzi dau EHU-ko Campusa aldizkarian.  

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak bat egin dau 'Sare Irekia' erakusketeagaz

Erabiltzailearen aurpegia

Helburua, mundu osoko LGTBIQ+ sensibilidade desbardinen ikuspegia emotea da.

Hizkuntza eskubideen aldeko preminazko neurriak aurkeztu ditue

Erabiltzailearen aurpegia

Kontseiluak Geroa Euskeratik adierazpena landu dau hainbat eragilegaz.

Basque Culinary Center-ek 'Gastronomy Shapers' aurkeztu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Online prestakuntza proposamen barritzailea da.

Euskerazko udako jarduerak Barakaldoko gazteentzat

Erabiltzailearen aurpegia

Izena emoteko epea gaur zabaldu dabe.

Sexu identidadea bat ez datorrenean espero danagaz

Erabiltzailearen aurpegia

Aparteko garrantzia dau transizinoak adinbako transexualen garapen psikosozialean.